Nortzuk irabaziko ote dituzte Zilarrezko EuskadiLiteratura Sariak?

PARTE HARTU KINIELAN

Asmatzen baduzu, bi lagunentzako bazkari batez gozatu ahal izango duzu zure idazle gogokoenekin, baita liburu-sortak irabazi ere.

Parte hartzeko, kategoria bakoitzean irabazle izango direla uste duzun obrak aukeratu behar dituzu, eta erosketa egiterakoan eman dizugun kodea sartu.

Urriaren 20ra arte duzu botoa emateko aukera. Zorte on!

Zozketan parte hartzeko epea amaitu da, eta 243 parte-hartzaileetatik 3 baino ez dira izan asmatzaileak.

  • Joseba Merino (Tinta Comics, Irun)
  • June Garcia de Albeniz (Elkar Liburudenda – Fermin Calbeton, Donostia)
  • Alex Zubiria (Generación X, Donostia)

Nor gara

Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak Zilarrezko Euskadi literatur sariak banatzen ditu urtero. Gipuzkoako liburu-dendok sari hauek banatzen dizkiegu argitalpen berrienen artean bereziki aipagarriak direnei, nobedadeen ozeanoan sakabanatutako “altxorrak berreskuratzeko”. Hala, merezitako errekonozimendua jaso ez duten liburuak nabarmendu nahi ditugu, eta bigarren aukera bat eman. Aldi berean, sarion bitartez horrelako lanen alde apustu egiten duten argitaletxeei balioa eman nahi diegu.